GUTIZIA IKUSEZINAK




GUTIZIA IKUSEZINAK

-Zera esan zion ametsen munduan murgilduta bizi zen betiereko maitale batek infernuko laztan ikusezinari....

"Zure begiek zeruko gardentasuna islatzen dute, eta badirudi zure begiradak denboraren neurria apurtzen duela. Hain da zuria bizitza, hain beltza ikusten ez dena baina guretik haratago dagoena, non honetan sinisteak gizakion mugak azaleratzen dituen. Baina, ez al da zora-garria misterio honen barneko pertsonaiak izatea?

Agian, gure begiraden elkargurutzean aurkitu nahi dut  misterio honi aurre egiteko erantzuna; esperantzaren lilurak dakarren sosegua; bizitzaren etorrerei zentzua hartzeko bidelaguna. Baina, maitasuna nahikoa al da?

Denborak elkar banatzen gaituela  dirudi. Zurekin batzeko desioa ezinezkoa da kontzientzientziaren katean loturik bainago. Beraz, ustezko begiak itxiko ditut zu maitzeko, urrezko zeruan barneratzeko, zuregana hurbiltzeko, denborarik gabeko ametsen gutizietan murgiltzeko."
 
-Ametsen korapiloak hegaka doazen bizipenak baldin badira, zertarako aurkitu nahi ditugu erantzunak? Zertarako ihesean joango diren hitzak?

BELTZA/GARDENA


ZURIA/ OPAKUA


Comentarios

Entradas populares